San Juan jaiak 2019: Egitaraua

Goiena 2019ko eka. 18a, 10:15
Aurtengo jaiak iragartzeko kartel irabazlea. Egilea: Itsaso Diego

EGUBAKOITZA 14

19:00 Uarkape frontoian ESKU PILOTA PARTIDAK. San Juan txapelketaren finalak jokatuko dituzte.

19:00 Amaia antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako BALLET IKUSKIZUNA.

ZAPATUA 15

09:00 Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka.

19:30 Txorbela Otxotearen KONTZERTUA San Frantzisko elizan.

19:00 HAURREN DANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errebala, Erdiko kalea, Herriko Plaza.

DOMEKA 16

10:00 Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak. Ondoren, txistulariekin KALEJIRA.

11:15 Herriko kaleetan zehar DANTZA ERAKUSTALDIA.13:30 Herriko talde guztiak plazan elkartuko dira.

17:15 Herriko Plazan dantza talde guztien JARDUNA eta AGURRA. Gero, DANTZALDIA GAUARGIrekin. Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldeek antolatuta.

EGUENA 20

18:30 Aire akrobazia ikuskizuna Monterron parkean Agurtzane Telleriaren eta bere ikasleen eskutik.

EGUBAKOITZA 21

18:00 Amaia antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako IKUSKIZUNA.

19:30 HERRIXA DANTZAN Seber Altube plazan Portaloi elkarteak antolatuta.

21:30 KANTU AFARIA Jose Letona plazan SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin.

ZAPATUA 22

18:00 Txosnen irekiera.

19:00 Trikitixa Eskolakoen diskoa aurkezpena Monterron parkean.

21:00 Herriko Plazan DRAGOI-JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

22:00 Txosnagunean KONTZERTUA: Tremenda Jauria eta Kunbia Queers.

DOMEKA 23

San Juan jaien V. argazki lehiaketa jaietan zehar –ekainaren 23tik 26ra bitartean–. Artgazki elkarteak antolatuta.

12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren, triki-poteoa.

14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.

18:00 Herriko Plazan MAKALA jasotzea.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15 urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako Zezenak.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALBE SOLEMNEA.

21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

22:30 SAN JUAN SUA Herriko Plazan.

23:00 Erromeria txosnagunean Gora Herria taldearekin.

23:15 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN DANBORRADA. SUDCek antolatuta.

00:00 Solstizioari akelarrea txosnagunean Pottogorriren eskutik.

ASTELEHENA 24

08:30 DIANA, Arrasateko gaiteroekin.

08:30 Arbolapetatik Izenbarikuak txarangak girotuta zezenketei alternatiba. Uluak-ek antolatuta.

09:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kalea, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.M. Arizmendiarrieta plaza. Gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA.

11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.

12:00 Herriko Plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30-14:30 eta 16:30-19:00 Puzgarriak Biteri plazan Real Sociedad Fundazioak eskainita.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 urtetik gorakoei.

13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin. EGITARAUA: La Millor Terra del Mon, Ernesto Rosillo; La leyenda del Beso, Soutullo eta Vert; The Saint and the City, Jacob de Haan; Mecano, Cano; Mexico, Francis Lopez. ZUZENDARIA: MIKEL MARKIEGI.

17:00 Herriko kaleetan zehar STREET BOULDER txapelketa txosna batzordeak antolatuta.

19:00 Txosnagunean kontzertua: EKIÑE CASADO eta TXERRIKUMEAK.

19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen-plazan.

19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar Arrasateko gaiteroekin eta Arrasate Musikaleko haize-taldearekin.

23:00 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa pirotekniaren eskutik.

16:00 Buenuena jatetxean 23. MUS TXAPELKETA.

16:30 ETXAFUEGOAK Herriko Plazatik. Ondoren, Seber Altube plazan POTXIN ETA PATXIN taldearen ZIRKUKO IZARRAK izeneko haurrentzako emanaldia.

17:00 TXOPO-POTEOA INCANSABLES txarangaren laguntzarekin.

23:15 Monterron parkean TARTEAN taldearen ikuskizuna: EZ DOK HIRU. EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA.

23:15 Herriko Plazan OIHAN VEGArekin, DISKO-FESTA.

01:00 DJak txosnagunean: The Big Mac.

MARTITZENA 25

08:30 DIANA Arrasateko gaiteroekin.

09:00 ENTZIERROA. Aurreko egunetako ibilbide bera.

11:00-14:00 JOLAS PARKEAK Biteri plazan, Monterronen eta Otalora kalean –Aspacerekin eta Auzokorekin elkarlanean–. Biteriko plazan, ikusmenarekin jolasten, bizitza eskuetan, gurpil aulkiaren magia, sormen gunea, puzgarriak, aurpegi margotzea... Monterronen, ipuin kontalariak, Saharako jolasak, oihaletatik zintzilik, ur zirkuitua...

12:00-20:00 Gazteen gunea Kulturateko plazan: karaokea, eskuter erakustaldia, DJak, tailerrak, irrati saioa, kontzertuak.

12:00 Azokan, Zeuk iñ, zeuk jan BAZKARIAren prestaketa.12:00 Karaokea Biterin.

12:30 Arrasateko Trikitixa Eskolarekin KALEJIRA herriko kaleetan zehar.

12:45 EGUZKILARUri ongietorria eta makal txikiaren igoera Biterin.

13:00 APAR FESTA Biterin.

13:00 Seber Altube plazan TRAPU ZAHARRA taldearen SEFINI antzezlana.

13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.

14:30 Zeuk iñ, zeuk jan kuadrillen arteko HERRI BAZKARIA Azoka Plazan.

17:30 Txosna batzordeak antolatuta poteo girotua.

19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen Musua ikuskizuna Monterronen.

20:00 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan, AEDk antolatuta. Partaideak: Maider Arregi, Onintza Enbeita, Jokin Uranga eta Iñaki Viñaspre. Gai jartzaileak: Oihana eta Haizea Arana.

20:30 Herriko Plazan PURO RELAJO mariatxien KONTZERTUA.

23:00 Kontzertuak txosnagunean: Wood Strings, Los WC eta Egurra Ta Kitto.

EGUAZTENA 26

08:30 DIANA Arrasateko gaiteroekin.

08:00 Txosnak antolatuta, SOKASALTO gaupaseroa.

09:00 ENTZIERROA. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen-plazan.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren KALEJIRA.

12:00 Herriko Plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.

18:00 Dirt jump eta trialsineko FREESTYLE BIKESHOW ikuskizuna Zaldibar frontoian.

19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.

20:00 KONTZERTUA Herriko Plazan: KOBAN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak