San Frantzisko eliza bete du Txorbela Otxotearen kontzertuak

Maialen Regueiro 2019ko ekainaren 16a

Txorbela Otxotearen kontzertua izan zen atzo arratsaldean, Arrasateko San Frantzisko elizan eta herritar asko gerturatu ziren emanaldiaz gozatzera. Hala, atzoko emanaldian Txorbela Otxoteak zuzendari berria estreinatu zuen, Xabier Barriola, hain zuzen ere. Izan ere, orain arte zuzendari lanetan aritu den Mikel Arregiren lekuko hartu du Barriolak, hamar urteren ostean. 

Aro berria

Atzoko emanaldiaren ostean, Txorbela Otxoteak aro berriari emango dio hasiera. San Frantziskon eskainitako kontzertuan, gainera, hamahiru abesti eskaini zituzten eta herritarrak gustura egon ziren arrasatearren ahotsak entzuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak