Danbor hotsek kolorez jantzi dituzte Arrasateko kaleak

Aitor Agiriano

Biteri plazan hasi eta herriko kaleetan barrena ozen entzun dira danbor eta barril doinuak. Zortzi konpainiaz osatutakoa izan da aurtengo danborrada: bost konpainia danbor-jole eta beste hiru barril-joleak. Eta, horien artean, estrainakoz, Arrasateko Herri Eskolako Guraso Elkarteak sortu duen konpainia ere atera da kaleetan barena danborrak gogor astintzen: Herrikoia. SUDC elkarteak izan du danborrada antolatzeko ardura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak