Errementari dantza, sua eta alkatearen dantza, San Juanei ongietorria egiteko

Aitor Agiriano 2019ko ekainaren 24a

San Juan bezpera egunez, urteroko ohitura jarraituz, errementari dantza egin dute Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek. Ondoren, sua piztu du dragoiak plazan eta Maria Ubarretxena alkateak dantza egin du.

Jaietako ekintza kuttunenetako da errementari dantza arrasatearrentzako. Orain 26 urte egin zuten lehenengoz eta musikatik, dantzatik eta herriaren historiatik sortutako ikuskizuna da. Gaiteroak, txistulari eta trikitilatiak, Arrasate Musikaleko musikariak, Goikobalu abesbatza eta dantza taldeek elkarlanean egiten dutena, hain zuzen. 

Hala, dragoia ekarri dute dantzariek Herriko Plazara eta San Juan sua piztu du honek bertan.

Jarraian, dantza egin du Maria Ubarretxena alkateak. Amaitzean, urteroko ohitura jarraituz, alpargatak kendu eta sutara bota ditu.