Bertako Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeez gain, Oñatikoa, Antzuolakoa, Ermukoa, Soraluzekoa, Aretxabaletakoa, Oiartzungoa eta Aramaiokoa ere etorri dira Arrasateko Haur Dantzarien Eguna ospatzera. Taldetan banatuta, herriko kaleetan barrena egin dute dantza goizean zehar; gurasoak ere animatu dira eta egin dute dantza. Arratsaldean alardea egingo dute herriko plazan, 17:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.