Aretxabaletako Andramaixak jaien egitaraua egunez egun, argazki galeriak, bideoak eta beste.
Udal ordezkariak zein Gazte Mugimenduko kideak "pozik" Andramaixekin

Mirari Altube Arrese 2018 ira 04 Aretxabaleta

Udal ordezkariak pozik agertu dira Andramaixek emandakoarekin: "Gure balorazioa positiboa da, antolatutako ekitaldietan parte-hartze handia izan da eta nabarmentzeko istilurik ez da egon. Beraz, gustura gaude festak nola joan diren", adierazi dute Unai Elkoro alkateak eta Joxe Migel Uribarren Kultura zinegotziak.