Udaletxe parea jendez beteta, zapia lepoan zutela parrandan hasteko prest zeuden herritarrak arratsaldeko zazpiak puntuan. Aretxabaletako Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta, Ikurriñari agurra egin diote. Jarraian, Loramendi ikastola izan zenaren hasierako lekuko batzuek pregoia eta txupina bota eta hasi dituzte aurtengo herriko jaiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.