Musikaz eta ikuskizunez betetako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 24a, 16:10

Abuztuaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dituzten Andramaixetako egitaraua hemen.

Abuztuaren 13a, astelehena

Txosna-guneko egitaraua:

  • 11:00, Auzolana, eta ondoren, bazkaria.
  • 18:00, Pintxito karta lehiaketa.
  • 20:00, Txupinazoa eta topa herrikoia.
  • 22:00, Herriko taldeen kontzertuak: HKB, Jasan eta Los Clayton.
  • 01:00, Zunba herrikoia.
  • 01:30, Balber DJa.

 

Abuztuaren 14a, martitzena

16:00, Kanpai jotzea, jaiei hasiera emateko.

  • 16:00, 39. mus txapelketa, Herriko Plazan. Izena ematea (15:30-15:55): 20 euro. Sari bereziak egongo dira herriko emakumez osatutako lehen bikoteentzat edo herriko bikote mistoentzat.
  • 17:30, Ur puzgarriak, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
  • 19:00, Ikurrinari agurra. Txupinazoa eta pregoia, Loramendi ikastola izan zenaren hasierako lekuko batzuek. Eta konfeti eta serpentina ikuskizuna. 
  • Jarraian, Bidasoako erraldoi eta buruhandien konpartsarekin kalejira.
  • 20:00, Salbea parrokian, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • 22:00, DJ-KI Fest, Herriko Plazan.
  • 23:00, Draco ikuskizuna Troula taldearen eskutik.
  • 00:00, DJ-KI Fest, Herriko Plazan.

Txosna-guneko egitaraua. Gazte Egun Morea:

  • 12:00, Mural margoketa.
  • 13:00, Trikipoteoa.
  • 14:30, Gazte bazkaria, eta ondoren jolasak.
  • 18:30, Musikadun poteoa. 
  • 20:30, Ekitaldia eta flashmoba.
  • 22:00, Kontzertuak: La Otra eta Perlata.
  • Ostean, Virgin Mery DJ Set.

 

Abuztuaren 15a, eguaztena 

  • 10:00, Diana herriko txistulariekin.
  • 11:00, Pilota partiduak, herriko pilotari gazteen eskutik, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 11:00, Udalbatzarekin batera, Milagroko musika bandaren bisita zaharren egoitzara.
  • 11:45, Elizbira.
  • 12:00, Meza nagusia parrokian. Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten Alkate soinuaz lagunduta aterako dira elizatik.
  • 12:30, Mimo ikuskizuna Cía Barréren eskutik: Eskobien atzetik. Herriko Plazan.
  • 13:30, Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
  • 17:00, Milagroko musika bandaren kalejira.
  • 18:30, Kale animazioa Afro Sound System taldearen eskutik.
  • 22:30, Ebri Knigth eta Anita Parker taldeen emanaldia, Herriko Plazan.

Txosna-guneko egitaraua:

  • 17:00, Zirku txikia, herriko artisten eskutik.
  • 19:00, Antzerkia.
  • 01:00, Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
  • Ondoren, kontzertua: The Big Mac.

 

Abuztuaren 16a, eguena (Umeen Eguna)

  • 10:00, Leintz bailarako 80. Txirrindulari lasterketa. 23 urtetik beherako eliteko txirrindularien lasterketa.
  • Bitartean, Bizikleta jaia (6-14 urte bitarteko neska-mutilentzat).
  • 11:30, Alkate txikiak eta alkateorde txikiak pregoia irakurriko dute udaletxeko balkoian, eta bertan dauden haurrentzako zapi banaketa egingo dute. Ondoren, japoniar bonben jaurtiketa.
  • Ondoren, Haurren eskutik buruhandiak, Herriko Plazan.
  • 11:45, Loreontziak apaintzeko eta maskarak egiteko tailerrak, Herriko Plazan.
  • 13:00, Potxin eta Patxin pailazoak Herriko Plazan.
  • 16:30, Bitxiak, txapak eta aurpegi margotze tailerra, Herriko Plazan.
  • 16:30, Gazte parkea: Quad pista, jumpinga, zezen mekanikoa eta puzgarriak, Herriko Plazan.
  • 17:00, Euro bateko txartelen banaketa (ekintzetan parte hartu duten haurren artean), herriko hainbat gozoki dendatan gastatzeko.
  • 19:30Txorotxaranga kale animazioa, Kiliklon taldearen eskutik.
  • 20:00, Alkate txikiaren eta alkateorde txikiaren agurra eta oparien zozketa.
  • 22:00, Profesionalen arteko pilota partidak Iturrigorri frontoian (sarrera: 10 euro): 4 t'erdian: Arretxe II – Gorka; Eskuz binaka: Bengoetxea VI – Erasun eta Arteaga II – Untoria.
  • 22:30, En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, Herriko Plazan.
 Txosna-guneko egitaraua:
  • 14:30, Elkartasun bazkaria.
  • Ondoren, kantaldia.
  • 20:00, Trigger.
  • Ondoren, Mikro irekia.
  • 22:00, Kontzertuak: Krisis, La Furia eta Bad Sound System.

 

Abuztuaren 17a, egubakoitza (Kuadrillen Eguna)

  • 11:00, Diana herriko txistulariekin.
  • 11:30, Animaliekin jolasak Arno ganadutegiaren eskutik, Durana kalean.
  • Ondoren, Sokamuturra, Durana kalean.
  • 12:00, The Joselontxos txarangaren etorrera.
  • 14:30, Herri bazkaria: Paella doan, Herriko Plazan. Paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria.
  • 15:30, Egurrezko jokoak haurrentzat, Herriko Plazan.
  • 17:30, Animaliekin jolasak, Durana kalean.
  • Ondoren, Sokamuturra, Durana kalean.
  • 18:00, The Joselontxos txaranga herriko kaleetan.
  • 19:30, Egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa egingo da Herriko Plazan.
  • 20:00, Rockalean taldea, kaleetan zehar.
  • 23:00, Golden Apple Quartet taldearen emanaldia, Herriko Plazan.
  • Ondoren, Suzko zezena Herriko Plaza, Durana eta Mitarte kaleetan.
Txosna-guneko egitaraua:
  • Bazkalostean, Kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan.
  • 18:00, Eskoriatzakoen aurkako gerra urarekin.
  • 23:00, Los Zopilotes Tributaos.
  • 00:00, Erromeria: Altxa Porru.
  • 02:00, Aupetz lehiaketa eta Txinoko katuaren banaketa.
  • Ondoren, Txekorra DJa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak