Garazi, alkate txikiak, pregoia irakurri eta Unax, alkateorde txikiak, txupina botaz ekin diote haurren eguna ospatzeari. Ofizialki egunari hasiera emandakoan, urtero moduan, bonba japoniarrak bota dituzte, eta hainbat opari eskuratu dituzte bertaratutakoek. Jaietako zapia ere banatu diete, lepoan jarri eta eguna bikain pasatzeko.
2018 abu 16 Aretxabaleta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.