Deba Garaia Landa Garapenak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez deitu behar da zerbitzua eskatzeko. Deitzen ez bada kamioi ez da pasatzen. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. SOKAK eta SAREAK: plastikotik bereiztuta, zaku batean ondo bilduta atera behar dira dira. PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO. Utzi plastikoa ARRATSALDEZ, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu adosteko. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi bada, deitu 943 76 25 47 telefonora.
Aretxabaletan, Antzuolan, Oñatin eta Bergaran, ohiko lekuetan. Arrasaten, Bergarako Elosuan, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan aurrez deitu behar da, 943-76 25 47 telefonora.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Akuarela lanak ipiniko ditu ikusgai margolari arrasatearrak, maiatzaren 23tik ekainaren 8ra.