Autoetan banatuko dira Azkoagara joateko. Handik ibilaldi zirkularra egingo dute: Azkoaga-Zabaldu-Untzilla-Azkoaga.
Iñaki Iturainek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Naturan Jolasean ekimenaren hamargarren edizioa hasteko Marraztu dezagun Sebero berdeago bat mural kolektibo aldarrikatzailea egingo dute, Seber Altube plazan (Euria bada: alertarik egon ezean, ekintza egingo da).
Nola adostu herri txikien etorkizuna erronka demografikoaren aurrean izeneko saioa, antzokian, 19:00etan. Herritar guztiei zabalik. Debagoiena 2030etik bigarren urtez antolatutako Iraunkortasunari hamaika begirada programaren barruan.
Bueltan dira Saroa Bikandiren Azalerako ipuinak; 0-2 urteko txikitxoenendako eta laguntzera datozen helduendako antolatutako ipuin, kantu, laztan eta jolas saioak. Maiatzaren 21ean eta ekainaren 4an izango dira aurten, 17:30tik 18:30era. Edukiera mugatua dela-eta zabalik da izen-ematea liburutegian. Saioak doan dira.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
'Ombuaren itzala' filma. Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren bizitzari eta obrari buruzko filma. Euskaraldiaren barruan. Zinema-aretoan, Patxi Bisquert zuzendariak aurkeztuta. Doan.
Herri libre bat leloarekin Gure Eskuk ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestazioa girotzeko argazki jendetsua ateratzeko deia egin du.
Mikel Antzak dinamizatuta, Marlen Haushofer idazlearen Horma liburua izango dute berbagai. Antolatzailea: Jardun.
Udaberriko lehen literatur solasaldia maiatzaren 21ean, asteazkena, Irizar jauregian egingo dugu Mikel Antzak gidatuta. Izena eman gabe etor zaitezkete baina izena ematen baduzue ezin hobeto! Izena emateko deitu edo bidali mezu bat 605 712 469 telefono zenbakira edo jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikora.
Zinemaon zineklubak antolatuta, Pello Gutierrezen Erreplika filma izango da ikusgai, eta ondoren, solasaldia egingo dute zuzendariarekin.
Udalak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da. 2-14 urte artekoendako. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena maiatzaren 30a baino lehen.
Euskaraldiak irauten duen hamar egunetan, hika lehiaketa Oñatiko tabernetan.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com