Musika aplikazioak zure smartphonean ikastaroa eskainiko dute KZgunean maiatzaren 9an 16:00etatik 18:00etara. Izen ematea itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikora idatzita, apirilaren 30era arte.
16:30ean, ibilaldia mendiko bizikletekin. 19:00etan, txupinazoa, eta txorimaloek kalejira, dultzaineroekin. 19:15ean, ardo eta gazta dastatzeak. 19:30ean, presoen aldeko ekimena. 20:00etan, poteoa. 22:00etan, kontzertuak: 721, No Limits Oi! eta Estolda taldeak.
Saroa Bikandi ipuin kontalariak Azalerako ipuinak saioa egingo du. Gurasoek haurrekin parte hartuko dute eta ahozkotasuna lantzeko kontu, kantu eta ipuinak transmitituko dizkie. Guraso eta haurrak elkarrekin giro goxoan gozatzeko aukera. 17:00-17:30, 0-2 urte arteko umeentzat. 17:45-18:15, 2-4 urte artekoak. Izena aldez aurretik eman beharko da; apirilaren 28an irekiko da.
Txirritolak antolatutako ipuin eta mikroipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte.
Olalde pilota elkarteak antolatuta, Atzeko Txapelketa egingo dute hilaren 9an eta 10ean. 17:30ean hasiko da egubakoitzean, pilotalekuan.
18:00etan, txosna irekiera eta brindisa 19:00etan, Jakoba Errekondoren kontsulta Ostean, 21:00 arte, arte zaharren muralaren margotzea
Noelia Lorenzo Pinorekin tertulia literarioa egingo dute.
Bilera deitu du Aretxabaletako Sarek presoen egoera aztertzeko, bereziki Marixol Iparragirre eskoriatzarrarena eta Puzzlea osatu arte! dinamikaren berri emango dute. Aurrera begirako ekimenak ere izango dituzte hizpide.
Umeak eta gaztetxoak kontalari dituen ipuin kontaketa.
Gure Esku ekimenak ekainaren 7an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobuserako izen ematea eta material salmenta.
Ama alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen duen lana. Sarrera: 3eurotan (aldez aurretik kiroldegian eta bibe.me webgunean)
Aitor Garitanoren kantu errezitala, German Ormazabal piano-joleak lagunduta.
Ohi moduan, Ozkarbi elkartean egingo da banaketa. Goibeko Euskaltzaleen Mugimenduak egingo du bihar, barikua, 19:00etatik 21:00etara. Pozik dira euskara elkartean: "Elgetan produktu asko eskatu dira, sekula baino gehiago".
Goibeko Euskaltzaleen Mugimenduak mahaia jarriko du plaza barrenian maiatzaren 24ko herri olinpiadetako izen-ematea egiteko.
Euskaraldian izena emateko zein txapa jasotzeko mahaia jarriko du Euskaraldia batzordeak. 19:30etik aurrera plaza barrenian.
Euskaraldiaren egitarauaren baitan Euskaldungak antzezlana Taulelak taldearekin. Euskaldun zaharren eta euskaldun berrien kezkak erakutsiko dituzte taula gainean umorea lagun.
Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunaren harira, Añube (akustikoan) eta Fito Skins taldeak arituko dira Inkernu tabernan.
Kiliki, Blindog, Sotoalde, K-Po eta Pa!n Conderen kontzertuak.
'Sorda' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Eva Libertad. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
2024-2025 ikasturtean jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek maiatzaren 10era arte egin ahal izango dute eskaera, aurrez aurre haur eskolan, edo online, www.haurreskolak.eus helbidean.
Jardunen bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. San Martin plaza 2. zenbakian 18:00etatik 20:00etara.
Oñatiko Margo Taldeak herriko dendetako erakusleihoetan jarri ditu taldeko kideen margolanak. Margolarien eta dendarien arteko ekimena izan da.
Argazki erakusketa Ilatargi astronomia taldeak antolatuta; Unibertsoko mirariak kameratik begira.