Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Maila guztietako helduendako ilustrazio zientifikoko ikastaroa. Online edo presentzial egin daiteke. Domekan: 10:00-14:00. Irakasleak: Carles Puche eta Norarte Visual Science. Izen-ematea: 15 euro; 943 76 90 03 edo laboratorium@bergara.eus.
10:30ean eta 15:30ean, euskaraz; eta 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Izena emateko: 943-79 64 63 edo 943-71 89 11.
Elorregi auzoko jaien ospakizunak apirilaren 25ean, 26an, 27an, 28an eta maiatzak 3an egingo dituzte. 10:30 Meza. 11:00 Pilota partiduak eta Moises Azpiazu dantza-eskolako gaztetxoen dantzak. Ostean, pintxoak eta salda elkartean.
Ibilbide irisgarrian egingo dute. Izena emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak egun osoko txangoa antolatu du maiatzaren 7rako. Interesatuek izena eman behar dute. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira apirilaren 27an 11:30-12:30 artean,
Porky eta Lucasen abentura bat biziko dute neska-mutikoek Lurrak eztanda egin zuen eguna marrazki bizidunen filmari esker, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
'Minecraft' filma umeendako, euskaraz. Bideo-joko arrakastatsuan oinarritutako filma da. Sarrera da: 4,50 euro.
Aposado eta Ezezez taldeen kontzertua Burrunda Faktoriak antolatuta. Sarrerak: 8 euro ohikoa, 3 euro murriztua.
AGAKOren 34. urteurreneko ekitaldia.
Tierra de nadie filma (Espainia, 2024, 101 min.) izango dute helduek; hiru lagun zaharren istorioa, eta kokalekua Cadiz. Sarrera: 5 euro.
'Un funeral de locos' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Gomez Pereira. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Museoa zabalik izango da hilaren 25etik 27ra. Bisita gidatuak eskainiko dituzte 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Ezinbestekoa da erreserba egitea: reservas@gatzmuseoa.com edo 943 71 47 92.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Denim-a du oinarri 1995etik 2000. urtera Bergarako Tavex Algodoneran lanean aritu zen Nora Pilarte donostiarraren erakusketak. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.