Goizeko 08:30etik 11:30era, argia kenduko dute Garagaltza auzoko atari hauetan: 6 (ur bonbak), 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 46 eta 47.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Eskulan-sormen tailerrak, martxoaren 21ean, liburutegian. Izen-ematea beharrezkoa da eta hemen egin daiteke. 16:30-17:45 HH2- LH1 tarteko umeendako. (Laguntzaile batekin hartu behar dute parte) 18:30-19:30 LH2-LH6 tarteko umeendako. (Laguntzaile batekin dibertigarriagoa da) Herriko sortzaileen artista-liburuekin erakusketa bat egingo da eta parte hartzen dutenen artean bi sari zozketatuko dira.
Doluaren emagin Amaia Zelaiak egingo du berba. Leku mugatuak. Izena emateko: 600 83 32 22.
Patata Tropikala konpainiak Kalean otso, etxean uso antzezlana egingo die neska-mutikoei, Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta.
Ekain Martinez de Lizarduy eta Isabel Kirze Otxandianok parte hartuko dute, Emakume Txokoak gonbidatuta.
Lanbroa Kultur Elkarteak antolatutako udaberrirako lehen hitzaldi-afarian Euskal Herriko antzinako jainko eta jainkosak solasaldia emango du Luis Mari Zaldua Etxabek. Afaria egingo da ostean; izena emateko: 610 28 97 48 (18 euro).
Patricia McGill (Uruguai) kontalaria izango da Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan hitzaldia ematen. Adina: Helduentzako Sarrera: Doan
Ndank Ndank elkarteak Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatuta, David Ontoriaren Conguito laburmetraiaren proiekzioa eta mahai-ingurua egingo dituzte.
Ttakun txalaparta taldeak antolatuta elkartearen 32. urteurrena ospatuko dute Aramaioko Untzueta sagardotegian. 19:00 Poteoa, Iratin hasita. 20:30 Autobusa Garibai geltokitik Untzueta sagardotegira. 21:30 Afaria Untzueta sagardotegian: txalapartariak, trikitilariak… 00:30 Arrasatera itzulera.
Rapa gaua gaur gaztetxean. Artista desberdinak igoko dira oholtzara: Arrasateko Ixsyiroi eta Oñatiko Andutx, Loren eta Aran eta Dj Kepix. Sarrera da: hiru euro.
Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko 4. mailako ikasleek udaberriko kantu-afaria egingo dute, ikas-bidaiarako dirua biltzeko. Kantu-afariaz gain beste ekintza batzuk ere izango dira: bingo musikatua, umeentzako jolasak, bigarren eskuko azoka, tonbola…
Txapa Irratiaren 40. urteurreneko ekitaldia. Sarrera behar bada, egunean bertan ipiniko dituzte salgai.
Vietcong 68 Gipuzkoako Ppunk rock&roll taldea da. Proiektu ezberdinetan ibilitako eskarmentudun partaideekin osatua.
Helduek A different man (Estatu Batuak, 2024, 112 min.) filma izango dute. Bere itxura erabat aldatzeko ebakuntza egin duen aktore baten istorioa dakar Aaron Schimberg zuzendariak. Sarrera: 5 euro.
'Lee Miller' filma (Erresuma Batua, 2023) –benetako gertakarietan oinarrituta–. Zuzendaria: Ellen Kuras. Iraupena: 116 minutu. Sarrera da: 5.50 euro. Oharra: jatorrizko bertsio originalean.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Bergarako Arizondo argazki taldearen erakusketa. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.