Gabonetako elkartasun frontenis txapelketa Joseba Iñurrategi pilotalekuan jokatuko dute, Marixol Eskoitzara! lelopean. Izena-ematea, hemen.
XXVI. Napar feria egingo dute San Antonio auzoan: 10:45 Duela gutxi hil zen Andoni Urcelai gogoan. 11:00 Bergarako Txistulari Banda eta Bergarako erraldoien kalejira. 11:00 Meza auzoko hildakoen alde ermitan. 11:15 XXVI. Napar Feriaren irekitzea. 10:00-12:00 Patata lehiaketaren (patatak txorizoarekin) edizio gastronomikoa. 12:00-14:00 Erraldoien gunea. Erakusketa eta kalejira. Errekortadore eskola, poniak eta ganadu-erakusketa. 13:00 Jon, Jone eta seme-alabak taldearen emanaldia Canalejas-eko ordubeko plazatxoan.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Jaiki elkarteak antolatuta dancehall ikastaroa –jamaikar jatorriko musikarekin dantza saioa– egingo dute kuartelean. Izena emateko: 606 89 81 72. Prezioa: 5 euro.
Santamas padel txapelketako finalak jokatuko dituzte Musakolako kiroldegian.
Herriko ekoizleek, artisauek eta merkatariek euren produktuak herritarren eskura jarriko dituzte.
Karmele Igartua sorkuntza bekaren XIV. sari banaketa ekitaldia egingo dute.
Artzain txakurrek erakustaldiak egingo dituzte Kondekuan.
Kantu-jira Portaloi taldeak gidatuta, Portaloitik abiatuta.
'Super Klaus' animaziozko filma (Espainia, 2024). Zuzendariak: Andrea Sebastiá, Steve Majaury. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da lau euro.
Bizente Goikoetxea abesbatza, Alaiak kantuan eta Mallabiko Andra Mari abesbatzaren emanaldia.
Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin. Trikitixa eskola Gaiteroak Txistulariak Olatz musika akademia Santamasak 2024 egitaraua
Erraldoi eta kilikien kalejira santamasen etorrera girotzeko, Kulturolatik hasita.
Zazpi pieza txeloz eta saxoz Moruk-ek Senegaldik Kantaurira egindako bidea, atzekoz aurrea kontatuta (txeloa, saxofoia eta dantzaria). Sarrera : 5 € (Abenduaren 9tik aurrera kiroldegia eta www.bibe.me)
Harat eta Nize taldeen zuzeneko emanaldia, Burrunda Faktoriak antolatuta. Sarrera: 8 euro arrunta eta 3 euro murriztua.
'Quién es quién?' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Martin Cuervo. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Belaunaldi ezberdinetako bertsolariak izango dira oholtza gainean AEDk gonbidatuta: Andoni Egaña, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar eta Aitor Tatiegi. Olatz Zuazubiskarrek jarritako gaiei erantzunez jardungo dute.
Popifesta kontzertua izango da Kartzela Zaharrean, 20:00etan hasita. Ondoren, 23:00etan, Binilo pintxada, Popi tabernan (Aldoka maldoka).
Kaixo taldearekin dantzaldia; 20:00etan eta 23:00etan. Eta bitartean, 22:00etan, zezensuzkoa.
Gabonetako egitarauaren barruko kontzertua. Esku Hutsik elkartearen alde jasoko da borondatea. Zuzendaria: Mirengu Plazaola. Egitaraua: 1. Adora mus Te, Christe ... Th. Dubois2. Zum Sanctus - Deutsche Mess - D872 ... Franz Schubbert3. Alta Trinita beata ... Anonimoa XV4. Cantique de Noel ... Adolphe Adam. Euskal hitzak: P. Anduaga5. Goiko Mendian Herrikoia ... Moldaketa: Rafael Manero6. Estalpe zartxo batean ... Musika: R. S. Willis. Euskal hitzak: L. Mallea7. Belen aldera ... Musika: I. Gonzalez. Hitzak: T. Agirre8. Festejo de Navidad ... Musika: H. Bittrich. Hitzak: A. Ostoja
Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi gazteak Gabonetako kontzertua egingo dute. Sarrera: 8 euro.
Santamasetako kontzertuak gaztetxean: Zentzu okerra eta Inguma.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Ana antzokiaren sarreran egongo dira ikusgai abenduaren 16tik 24ra. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.