Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko: 943 76 2 547 telefonora.

Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen dituen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen ditu, bederatzi emakumeren errealitateak kontatuta.
Gaurko Tertulixan Euskaraz saioan landuko duten liburua da: 'Xomorroak' –Juliá Guillamon; Txapalaparta–. Dinamizatzailea: Itziar Ugarte. Ikasturte hasiera
Andramari eta San Migel jaien balorazio bilera deitu du Udaleko Kultura Sailak. Eragileez gain norbanakoak ere gonbidatu dituzte.
Beasaingo Gurea abesbatzak eta Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko abesbatzak elkarrekin jardungo dute.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria. Irakurgaia: Adriano Mataren Sanrokeetarako, etxean. Irakurri 339. orrira arte.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.