Debalde. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Basoko 3D arku tiraketa, San Migel saria, Txantxiku Arkulariak kirol elkarteak antolatuta. Zozopase inguruan (Arendui baserritik Zozopaserainoko tartean dagoen basoan).
Kurtzebarriko Eguna ospatuko du Murrukixo mendizale elkarteak. 10:30ak bueltan tontorrean elkartzera gonbidatu ditu herritarrak eta mokadutxoa eskainiko dute han: txorixoa, gazta eta xanpaina. Eguraldia eskasa bada aldaketak egon daitezke.
Esku artean mapa bana hartuta, familian, altxorren bila ibiliko dira bide irisgarrian zehar. Prezioa 5 eurotakoaizango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943 78 28 94 / 699 335 183
Domekan Andra Mari Eguna ospatuko da. Honakoa da egitaraua. 11:00 Salda 11:30 Batzar Nagusia 12:30 Meza 14:30 Bazkaria 17:00 Kantu & Kontu (haurrendako) 18:30 Bola-txapelketa
Kurtzebarri mendiko egunarekin bat egingo dute eta 11:30ean Arientzakuek Kurtzebarrin 2024 argazki ofiziala aterako dute tontorrean. Ondoren, ipur-gainien labanderan jaitsiko dira, eta Martin Kabarrixa jasoko dute.
12:00 Otxandiokoei ongi-etorria. 12:00 Meza nagusia Dorleta Santutegian, Aretxabaleta Abesbatzarekin. 13:00 Herri kirolak. Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Gabilondo 17:00 Garratz taldearen kontzertua.
12:30etan, dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak 14:30ean, paella-jana 17:00etan, magia ikuskizuna 18:00etan, DJ-a
Atzeko kaleko jaietako gaurko egitaraua: 16:00: Mus txapelketarako izen-ematea Boga Tabernan 16:30: Mus txapelketaren hasiera 17:30: Txorimalo eta erraldoien kalejira 19:00: Gauargi taldearen emanaldia (tartean boletoen zozketa egingo da) 21:00: Jaiei amaiera emateko itxaflero jaurtiketa
Ander Murua pilotari arrasatearrak debuta izango du irailaren 8an, domekan, Arrasateko Uarkape pilotalekuan, 17:00etan: Egiguren V-Bikuña / Murua-Tolosa. Monte eta Buenuena tabernetan daude salgai txartelak, baina lehiatilan ere izango dira egunean bertan.
XVI. Oreixe Akustikoa jaialdiaren baitan. Sarrerak, bost euro.