Garbigune ibiltaria berdura plazaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Canva, diseinatzen ikasi ikastaroa emango dute KZgunean.
Eguenean odola emateko aukera egongo da kultur-etxe ondoan egongo den autobusean, 16:45etik 20:00etara.
Haurren danborradako entsegua gaur. Haur bakoitzak bere ur botila eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 aurkeztuko dute. Han elkartuko dira: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariak; Debagoienako bertso-eskoletako haurrak; txapelketan parte hartuko duten bertsolariak eta parte-hartzaileak eta Almen bertso-eskolako kide zahar eta gazteak.
Andres Huacashek Txiapasko Zitim komunitateari buruzko hitzaldia egingo du, eta, horrekin batera Eskoriatzako EskoZap elkartearen laguntzarekin aurrera eramandako proiektuez.