XII. mendi martxa egingo du Murrukixo mendizale elkarteak. Ibilbideak 25 kilometro ditu: Urkulu, Ugastegi, Leixargarate. Izen-ematea: Aldez aurretik, ekainaren 3tik 7ra bitartean, Murrukixoren egoitzan –Durana kalea–19:30etik 20:00etara. Prezioa: 5 euro. Egunean bertan: 10 euro.
Domekarako, hilak 16, egin dute deialdia. Lau orduko ibilbidea aurreikusi dute Legutio aldean. Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 13, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.
Errege bidetik egingo dute: 14 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.
10:00. Kalejiraren aurretik elkartzea, Zaldibar pilotalekuan. 11:15. Dantza erakustaldiak, kaleetan zehar. 13:30. Haurren batzea, Herriko Plazan. 17:00. Dantza emanaldia, Herriko Plazan. 19:00. Nemux taldearekin diskofesta, Herriko Plazan.
Dorletako Ama TXEren 30. urteurrenaren baitan eskola arteko txirrindularien proba.
11:00etan, txistulari banda eta erraldoiak 12:30ean, Bergarako txistulari bandaren kontzertua 15:00etan, bazkaria
Taldeka egingo dute, museotik ihes egiteko aukera ematen duen jolasa. Izena emateko: 943-76 90 03.
Jubilatuen Egunak emango dio amaiera Pake Lekuk antolatutako Jubilatuen Asteari: 12:00etan, meza parrokian Ostean, omenaldia eta luntxa parrokiako klaustroan
Mikel Zamora aretxabaletarra buru duen Smooth Trip taldearen emanaldia. Abesti ezagunen bertsio akustikoak egingo dituzte, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz. Sarrerak erreserbatu behar dira Zamorarekin harremanetan jarrita: 686 88 55 21.
Aequus Ensemble orkestraren kontzertua: Beethoven, Elgar eta Wagner-en obrak interpretatuko ditu.
Leizarra musika eskolako kantu ikasleen emanaldia.
'Segundo premio' filma (Espainia, 2024). Zuzendaritza: Isaki Lacuesta eta Pol Rodriguez. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da bost euro. (Malagako jaialdian: filma onena, zuzendaritza onena eta muntaia onena)