Legutiotik abiatu eta Jarindo igo ondoren Albertiatik jaistea da asmoa. "Bidean pagadi ederrak ikusiko ditugu, Orratxetako koba eta bere inguru ikusgarria, eta, Albertian, ANV-EAEk gerran bertan hil ziren bere batailioko gudarien omenez jarritako oroigarria", azaldu dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da hilaren 13ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.