Zinema barrutik: pelikula bat nola egiten den (La trinchera infinita filma, adibide gisa) hitzaldia egingo du Aitor Arregi zuzendari oñatiarrak Goienagusik gonbidatuta.
Gaurkoak hauek izango dira. Herrigintzako gizonak – 18:00
Txondorraren bueltan izeneko proiektuaren barruan, auzolana San Martinen: ikazkin-etxola eta txondorra egin. Umeek helduak lagunduta joan beharko dira. Eskularruak eraman behar dira.
LAB sindikatuaren 50. urteurrenaren baitan Eskuz esku. LAB zabaltzen ikus-entzunezkoa emango dute eta gero solasaldia izango da.
Bisita Olateko zentral hidraulikora eta Bustinzuloko azpiestaziora, Energiaren Zikloa Aktibatu ekimenaren barruan.
Odei Arregik Ipuin lotsatiak saioa eskainiko die 4 eta 7 urte bitarteko umeei. Ipuinak eta antzerkia nahastuta etxeko gauzekin osatutako ipuinezko unibertsoan murgilduko ditu. Izena aldez aurretik eman behar da liburutegian lekua gordetzeko; horretarako azken eguna maiatzaren 20a da.
Isabel Albaren La ventana liburuaren gaineko saioa, Ana Rodriguezek gidatuta. Egileak parte hartuko du.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Energia berriztagarrien inplantazioaren beharra, bideragarritasuna eta naturan dituzten kalteak izenpean, hainbat ekintza egingo dituzte. Aritz Otxandiano ingeniariak hitzaldia emango du.
Zinegoak festibalaren 21. edizioarekin bat eginez, sei film labur eskainiko dira Udaleko berdintasun sailak antolatuta.
Doke taldeak liburuxka batean laburbildu ditu bere ibilbidearen mugarririk garrantzitsuenak 2002an hasi zenetik. Taldearen ekarpenetan parte hartu duten guztiei eskerrak emateko ekitaldia izango da.
XX. Udaberriko Musikaldiaren baita. Debalde, aretoaren edukiera bete arte.
65 urtetik gorako bazkideendako luntxa.
Oinarriak ikusgai daude udal webgunean. Kartel proposamenak hilaren 24ra bitartean aurkez daitezke. Lanek originalak beharko dute eta esaldi hau izan beharko dute: Ferixa Nagusiko Jaixak 2024 Elgeta. Herritarrek aukeratuko dute irabazlea, online egingo den bozketa bitartez. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du.
San Martin jaiak iragartzeko kartel eta lelo lehiaketak antolatu ziren apirilean zehar. Parte hartu duten kartelak eta leloak ikusteko aukera egongo da maiatzaren 17tik 24ra bitartean kultura etxeko ordutegian.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
'Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak' erakusketa, Iraunkortasunari hamaika begirada ekimenaren barruan. Debagoiena 2030 iraunkortasun sareak sorturiko eta eskainiriko erakusketa. Goiz eta arratsalde: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.