Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Lokizeko mendilerrora –Nafarroa– egingo dute gaur irteera. Hamabi kilometro guztira, 800 metroko desnibelarekin.
San Isidro Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dira, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan.
Guraso elkarteak antolatuta patinaje ikastaroak egingo dituzte martxoaren 17an nahiz 24an. Ordutegia: HH3-HH5 bitarteko ikasleak: 10:30-11:30. LH1-LH3 bitarteko ikasleak: 10:30-11:45. LH4-LH6 bitarteko ikasleak: 11:15-12:30. Gurasoak: 11:30-12:30.
Familia eukaristia egingo dute San Juan Bataiatzailearen parrokian eta gonbidatuta daude familia-katekesian dabiltzan edo parte hartu izan dutenak, baita elizako komunitateko kideak ere.
Ados emakume pilotari profesionalen elkarteak antolatutako binakako txapelketako partidu bat jokatuko dute. Aldaregia-O.R. Larramendi bikotea Barrokal-Agirreren aurka. Sarrera: 5 euro.
Emakume Master Cup txapelketaren finala jokatuko dute. Maddalen Etxegarai eta Enara Gamindek jardungo dute Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasunen aurka.
Murugainera joango dira 23. Korrikaren Harro herri aldarrikapena zabaltzera eta tontorrean, 12:00etan, argazkia aterako dute Aretxabaletatik, Arrasatetik eta Aramaiotik igotakoekin batera.
Bele taldearen estreinako kontzertua gaur, 'Emakume Sortzaileak' hamabostaldiaren barruan. Sarrera zortzi euro da.
Korrika Txikia izango da, 16:00etan, ludotekan, hasita. Belaunaldi ezberdinetako lau pertsonek topaketa bat egingo dute. Gonbidatuak: Pili Elkorobarrutia, Dorleta Elkorobarrutia eta Aitziber Gorosabel eta Jon Egidazu dira. Beraiek gazteak zirenean nola bizi zuten euskara herrian azalduko dute. 17:30ean museotik herrira egingo dute Korrika Txikia, eta gero txokolatada.
75. urteurrena ospatuko du gaur Oñatiko futbol zelaiak, Azkoagainek.
'La aventura infinita' animaziozko filma (Errusia, 2021). Zuzendaria: Andrei Kolpin. Iraupena. 89 minutu. Sarrera da lau euro.
Gaztelekuko kuboan, talentu lehiaketa egingo dute. Bakarka zein taldeka (batetik seira) har daiteke parte. Izen ematea martxoaren 13ra arte egongo da zabalik.
Animaziozko film luzea (82 min.) izango dute neska-mutikoek, euskaraz, Korrika kulturalaren baitan. Sarrera: 4 euro.
0-8 urte arteko seme-alabak dituzten familiendako.
Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro fikziozko filma ikusteko aukera izango da Korrika kulturalaren baitan.
Txalo Produkzioak konpainiak Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga elkartuko ditu Almazenean antzezlanean. Erretiroa hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz ezer gertatzen ez den almazen huts batean. Sarrera: 10 euro.
'Priscilla' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Sofia Coppola. Iraupena: 112 mintu. Sarrera da bost euro. Urrezko Globo Sariak: Emakumezko aktore onenaren izendapena.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.