Andramaixak eta sanmigelak antolatzen hasteko jai batzordea bilduko da. Asmoa da batzorde hori berreskuratu eta jaiak antolatzeko herritarren nahiak entzutea.
Aretxabaletan zaintza lanak eginda bizi diren hainbat emakumeren ahotsak jaso ditu Erdu talde feministak eta horiek ikusgai izango dira martxo guztian.
Korrika Batzordeak eguaztenean egingo da hurrengo bilera, 18:30ean, udaletxean.
Antonio Zavalaren Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatuta liburua landuko dute gaurko literatura solasaldian. Mikela Elizegik, Pello Errotaren alabak, Zavalari kontatutako pasarteekin osatutako liburua da. Dinamizatzailea: Itziar Ugarte. Kultura etxeko bilera gelan.
Maitena Monroy-k Autodefensa feminista liburua aurkeztuko du.
Iñaki Sagredo arkeologo eta historialari irundarrak 824-1200: la linea de defensa de la Navarra occidental en Debagoiena hitzaldia egingo du Nabarraldek gonbidatuta.
Ekain Albitek zuzendutako eta Negu Kolektiboak ekoiztutako Negu hurbilak euskarazko filma (93 min.) emango dute.
Elgetako liburutegian KZgunearekin elkarlanean antolatuta, bina orduko lau saio izango dira martxoaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Bihar da izena emateko azken eguna.