Bergarara joango dira. Bi ibilbide aukeran: Agarreko garaixera edo San Martzialera.
Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta 24 siete film laburra eta solasaldia egingo dute, familia-harreren beharra ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko. Hitzaldirako izena eman behar da aldez aurretik; hemen.
Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 5 eta 8 urte arteko umeentzako Egin Putz ipuin-saioa eskainiko du. Loramendi elkarteak antolatu du eta 30. urteurrenaren baitako ekitaldia da.
Korrika dela-eta, saskigintza tailerra egingo da, Aspace Oxirondoren eskutik, udaletxeko arkupeetan.
Azken galdera amari liburua aurkeztuko du Manex Beristainek, heldu zein haurrentzat. Haurrak joanez gero, gurasoekin joatea komeni da.
Ixotzen Energia Berriztagarrien Komunitateak batzar irekia egingo du udaletxeko areto nagusian. Momentuko egoeraren berri eman eta bazkidetza kanpainari buruzko informazioa emango dute.
Torturaren ondorioz hildakoen berri jasotzen duen Karpeta urdinak dokumentalaren emanaldia, Gure Arterak antolatuta.
Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Gorka Hermosak (akordeoia) tradizioa eta modernitatea batzen dituen proiektua aurkeztuko dute. Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak fusionatuko dituzte.
'La zona de interes' filma (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: Jonathan Glazer. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro. (Jatorrizko bertsio originalean)
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.