05:15 Piketeak Seber Altube plazatik. 07:00 Elkartasun piketeak zaintza gunetan Seber Altube plazatik. 09:00 Kale-bira herrian zehar Seber Altube plazatik. 12:30 Kontzentrazioa herriko plazan. 14:00 Zeuk ekarri, zeuk jan herriko plazan. 15:30 Solasaldia Greba egunaz haratago Azoka plazan. 18:00 Manifestazioa (Bi hasiera puntu: ospitalea eta Maiatzaren 1a plaza. 18:15ean Biterin elkartuko dira bi zutabeak, bakarra osatzeko). 20:00 Atsedena.
09:00 Zaintza lanetan daudenei elkartasun piketeak, Espoloitik hasita. 12:00 Mobilizazioa, San Martin plazatik. 14:00 Bazkaria eta bazkalosteko tribiala. 16:00 Mahai-inguruak zaintzaren gainean: Gazteak eta zaintza: non gaude eta nora iritsi nahi dugu? Lan baldintza duinetatik zaintza publiko komunitariorantz. 19:00 Manifestazioa San Martin plazatik abiatuta. 09:00-19:00 Heldu, haur eta desgaituendako zaintza gune iraunkorra San Martin plazan.
09:30 Burrundara geltoki zaharrean hasita. 10:30 Gosari kolektiboa plazan. 11:00 Egoitzakoekin topaketa: aurreskua eta besarkada kolektiboa. 12:30 Pintada kolektiboa. 14:00 Bazkari kolektiboa. 16:00 Tea emakume migratzaileekin. 18:00 Manifestazioa.
Eibarrera joango dira. Zalduspen hartuko dute autobusa, 09:50ean.
Mugimendu feministak deitutako grebaren harira antolatutakoak: 10:00etan, plaza eta gazteleku inguruan: gosaria eta inguruaren apainketa 11:00etan, kalejira, manifestazioa. Ez ohiko ibilbidea. Plazatik hasi eta Olakua auzoraino, ibilbidean zehar geldiuneak eginez osasun zentroan, San Martin egoitzan, Txiki Txokon eta urmaelean (Natur Eskola, CEAR eta Lagun Leku batuko dira hor kalejirara) 14:00etan, bazkaira plazan (euria bada, gaztelekuan) 18:30ean,, manifestazioa. Ohiko ibilbidea, plazatik abiatuta
Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Greba feminista orokorra dela eta, 10:30ean elkartuko dira Antzuolan, gosaltzeko. Kartelak egiteko aprobetxatuko dute unea, eta baita zaintzaren auzia mahai gainean jartzeko ere: Nola hasiko gara zaintzaren gaia lantzen Antzuolan?. 12:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan. Arratsaldean, Arrasateko manifestaziora joateko deia egin da. 17:00etan elkartuko dira Torresoroan kotxeak antolatzeko.
Greba feminista orokorra dela eta antolatutakoak: 09:00 Greba feministara batzeko deia. 12:00 Elkarretaratzea, zaintza kolektiboaren alde. 14:00 Bazkaria: denon bizitzak erdigunera (Zuk egin, zuk jan). 15:30 Bazterretik dokumentalaren emanaldia. 16:30 Arrasateko mobilizaziora. 09:00-18:00 gune iraunkorrak: zaintza gunea udaletxe zaharrean eta informazio gunea, Herriko Plazan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren, D2030 eta Debagoieneko Mankomunitatearen laguntzaz eta Debagoieneko eragile desberdinen lankidetzaz antolatutako formazio teoriko praktikoa, gizarteratzea eta laneratzea dituelarik helburu.
Mahai-joko txapelketa Xalbadorpe elkarteak antolatuta. Elgetako kanporaketa jokatuko da hilaren 30ean, 16:00etan, Ozkarbi elkartean. Mus, tute eta briska txapelketak jokatuko dira, eta irabazleak eskualdeko txapelketarako sailkatuko dira. Modalitate bakarrean eman daiteke izena, eta beharrezkoa da Xalbadorpeko bazkidea izatea.
Next Generation EU funtsetako laguntzen bidez, Bergarako LHL Elkarteak 20 orduko "oinarrizko informatika" ikastaroa eskainiko du azaroaren 20tik 30era, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30era. Informazio guztia: 688 815 070 edo 943 899 272 zenbakietara deituz edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatziz.