Aita Madina txistulari taldeak bi emanaldi eskainiko ditu. 09:00 Goiz-eresia. 12:30 Kontzertua, kontzejupean.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren baitan. Ostean, hamaiketakoa.
Tailer honetan Itsaso Pol zinegile eta kastinistak aktoreei kamera aurrean antzezteko oinarrizkoak diren kontzeptuak eta gakoak erakutsiko dizkie. Tailerra hastapen bat da, beraz, lehenik kamera baten aurrean jartzen garenean kontutan zer gauza eduki behar diren aztertuko dute. KARAOI antzerki jaialdiaren barruan. Izena emateko: dantzerkiplat@gmail.com. Urriaren 29an eta azaroaren 5ean. Ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Prezioa: 20 euro.
Katekesi familiarrean parte hartzen dutenentzat.
Bizikidetza sendotzea helburu hartuta.
Lezesarriko kofradiak urteko batzarra egingo du gaur, 11:45ean, auzoko San Esteban ermitan. Ondoren, meza egongo da urtean zehar hil diren kofradiakideen eta kofradiako zaindariak diren San Krispin eta Krispianoren omenez. Luntxa egongo da meza ostean.
Sorginei eta mitologiari buruz pentsarazi eta hunkitu gura duen ikuskizun literario-musikala da. Toti Martinez de Lezeak sorginei buruzko jakintza jarriko du lehen lerroan bertan, eta musikaz lagunduta “zer ziren, edo hobeto esanda, zer ez ziren” azalduko du. Sarrera: zortzi euro.
12:30ean, Tolin El Mariachi Ziorla tabernan, eta Patxi Luque Txinato tabernan
Aita Madina txistulari taldeak bi ekitaldi egingo ditu gaur: goiz-eresia 09:00etan, eta kontzertua, kontzejupean, 12:30ean.
Ikusle klubaren barruan, Logela antzerki taldearen 'Anbotoko Mari' antzezlana landuko dute, 16:00etan, Eltzian. Gero, 17:00etan, Santa Anara joango dira antzezlana ikustera. KAROI antzerki jaialdiaren barruan.
'La patrulla canina: la super película' animaziozko filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Cal Brunker. Iraupena: 88 minutu. Sarrera: lau euro.
Gaba Baltzaren baitan, 12 urtetik gorakoendako.
"Ezagutu nazazu" Hizlaria: Lurdes Martinez. Hizkuntza: Gaztelera Lur -ek elikadura-nahasmenduei buruz ere hitz egingo du. Hala nola, bulimia eta atrakoiek eragindako nahasmendua, eta 30 urte baino gehiagoan bere bizitza markatu duten gorputzaren distortsioa eta lan emozional oso gogorrari esker, aurrera ateratzearen gakoak adieraziko ditu.
Andoni Mutiloaren eskutik Sex sua musikala, 18:30ean, antzokian. Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Komunikatzeko kode berriak sorten ari gara, baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Sarrera doan.
Kepa Errastik idatzi eta Getari Etxegaraik zuzendutako antzezlana ekarriko du Xake Produkzioak konpainiak. Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errasti bera izango dira oholtza gainean eta, hamabost urte kartzelan pasata, aske geratzeko ordubete geratzen zaion presoaren bakarrizketa taularatuko dute.
'Sound of freedom' filma (AEB, 2023). Zuzendaria: Alejandro Monteverde. Iraupena: 131 minutu. Sarrera: bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ian eta 22:ooetan.