Elgetako Intxorta elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu azarorako. Hilaren 5ean mendi irteera antolatu dute Intxortara (Asentziotik). Bueltan hamaiketakoa egingo dute Ozkarbi elkartean.
Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Bina orduko bi saioko ikastaroa doan. Lehen saioa urriaren 4an izan zen. Gaia: programa informatiko onenak jaitsi. Saioak kultura etxeko erabilera anitzeko gelan egingo dira. Plaza mugatuak. Izen-ematea irailaren 28ra arte liburutegian. Antolatzaileak: KZgunea eta Elgetako liburutegia.
Bizi-higienearen ikuspegitik, jendartean osasunaren autogestioaren inguruko jakintzak zabaltzeko helburuarekin.
Jon Urzelai egilea egongo da ekitaldian Kooltur Ostegunak ekimenak gonbidatuta, denboraldiari hasiera emateko.
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ez erran inori liburua izango du hizpide Mikel Antza idazleak gidatutako taldeak.
'Te estoy amando locamente' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Alejandro Marin. Iraupena: 107 minutu. Sarrera da: bost euro.
Popa eta musika urbanoa uztartzen dituen proiektu oiartzuarra, Kooltur Ostegunetan. Sarrerak, zazpi euro.