Saroa Bikandiren eskutik Azalerako ipuinak izango ditugu liburutegian 2021etik 2023ra bitarte jaiotako txikitxoentzako eta beraiekin datozen helduentzako. Edukiera mugatua denez, izena eman behar da, liburutegian edo online. Ordubeteko hiru saio izango dira; maiatzaren 16an, 30ean eta ekainaren 6an, 17:30etik 18:30era.
Dantza Astearen barruan areto dantzak eskainiko dituzte Basotxo elkarteko kideek.
Arrasate Musikaleko Udaberri ziklo musikalen baitan, klarinete kontzertua egongo da Musika eskolako ikasleen eskutik Juan Arzamendi Musika etxean.
Jose Antonio Villar oñatiarraren 'Escuchando a mi alma' liburuaren aurkezpena.
Hamar olio lan ipini ditu ikusgai, hilaren 18ra arte.