Asteazkena, maiatzak 24

10:00

Marina Lertxundi: Musika sinfonikoa Erromantizismoan (II)

Bergara | Bestelakoak

Marina Lertxundi, Zarauzko Imanol Urbieta Udal musika eskolako zuzendari pedagogikoa izango da Seminarixoan. Orkestraren eboluzioa ikusiko da eta konposizio forma musikalak nola garatu diren XIX. mendean: Kontzertua, sinfonia, poema sinfonikoa… Hau dena hainbat musikarien bitartez landuko dute: Beethoven, Franz Liszt, Hector Berlioz, Felix Mendelssohn…

16:30

Euskal dantzen ikastaroa

Espaloia kafe antzokia, Elgeta | Umeak

Jaietako Herri Eguneko euskal dantzen ikuskizuna prestatzeko saioa, Espaloian.  5 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako.

Euskal dantzen ikastaroa Espaloia kafe antzokia

Jaietako Herri Eguneko euskal dantzen ikuskizuna prestatzeko saioa, Espaloian.  5 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako.

18:00

'Autismoaz hitz egin dezagun' hitzaldia

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

MondraTEA elkarteak antolatuta autismoaren gainean egingo dute berba hainbat adituk, Gautenako psikologoak eta Esan-eko logopedak, esaterako; baita hainbat ikastetxetako ordezkarik ere, besteak beste, Arizmendi ikastolako psikopedagogak, tutore batek, Kulunkako terapeutak eta Zaldubi ikastolako gizarteratze teknikariak.

'Autismoaz hitz egin dezagun' hitzaldia Kulturate

MondraTEA elkarteak antolatuta autismoaren gainean egingo dute berba hainbat adituk, Gautenako psikologoak eta Esan-eko logopedak, esaterako; baita hainbat ikastetxetako ordezkarik ere, besteak beste, Arizmendi ikastolako psikopedagogak, tutore batek, Kulunkako terapeutak eta Zaldubi ikastolako gizarteratze teknikariak.

18:30

'Gure eguneroko jatorduak nola egin osasungarri?' hitzaldia

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Maitane Gonzalez-Arceo EHUko ikerlariak eguneroko jatorduak osasungarriak izan daitezen argibideak emango ditu.

'Gure eguneroko jatorduak nola egin osasungarri?' hitzaldia Arkupe kultura etxea

Maitane Gonzalez-Arceo EHUko ikerlariak eguneroko jatorduak osasungarriak izan daitezen argibideak emango ditu.

19:00

Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

Azken Zinegoak jaialdian ( Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia) ikusi ahal izan ziren sei-zazpi film labur proiektatuko dira, tartean euskal produkzioak ere bai. Jatorrizko bertsioan eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dira. Ekainean 20. urteurrena beteko du jaialdiak.

Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia Zinema aretoa

Azken Zinegoak jaialdian ( Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia) ikusi ahal izan ziren sei-zazpi film labur proiektatuko dira, tartean euskal produkzioak ere bai. Jatorrizko bertsioan eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dira. Ekainean 20. urteurrena beteko du jaialdiak.

19:00

"Petare. Miren Egigurenen puskak" liburuaren aurkezpen solasaldia, egilearekin.

Kulturateko Jokin Zaitegi gela, Arrasate | Hitzaldiak

Leire Ibarguren Agirre  idazle azpeitiarrak joan den irailean kaleratu zuen “Petare. Miren Egigurenen puskak” liburua. Aurretik “Laura esaten zioten” liburuan bezala, oraingoan, beste emakume baten biografia jasotzen du egileak, Miren Egigurenena, hain zuzen ere. Egiguren 46 urtean bizi izan da Petare auzoan, Caracasen –duela bost itzuli zen Euskal Herrira–, eta Ibargurenek bildu ditu liburuan bidaniarrak urte horietan hango auzotarrekin egindako lana eta han izandako bizimodua. Horretaz guztiaz mintzatzeko, solasaldia izango dugu liburuaren egilearekin, Edurne Epelde Pagolak gidatuta.  Epelde kazetaria da, Emagin elkarteko kidea eta “Gure genealogia feministak. Euskal herriko Mugimendu Feministako kronika bat” liburuko hiru sortzaileetako bat.

"Petare. Miren Egigurenen puskak" liburuaren aurkezpen solasaldia, egilearekin. Kulturateko Jokin Zaitegi gela

Leire Ibarguren Agirre  idazle azpeitiarrak joan den irailean kaleratu zuen “Petare. Miren Egigurenen puskak” liburua.

Aurretik “Laura esaten zioten” liburuan bezala, oraingoan, beste emakume baten biografia jasotzen du egileak, Miren Egigurenena, hain zuzen ere.

Egiguren 46 urtean bizi izan da Petare auzoan, Caracasen –duela bost itzuli zen Euskal Herrira–, eta Ibargurenek bildu ditu liburuan bidaniarrak urte horietan hango auzotarrekin egindako lana eta han izandako bizimodua.

Horretaz guztiaz mintzatzeko, solasaldia izango dugu liburuaren egilearekin, Edurne Epelde Pagolak gidatuta.  Epelde kazetaria da, Emagin elkarteko kidea eta “Gure genealogia feministak. Euskal herriko Mugimendu Feministako kronika bat” liburuko hiru sortzaileetako bat.

11:00
20:00

'Beltzuria' argazki erakusketa

Aretxabaleta | Erakusketak

Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da.  2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.  

'Beltzuria' argazki erakusketa

Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 

2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia.

Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala.

Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.

18:00
20:00

Ikastaroa KZgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Maiatzaren 23tik 29ra bina orduko zazpi saio Elgetako KZgunean. Ordutegia izango da: 18:00-20:00. Gaia: Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia. Elgetako liburutegiak KZgunearekin lankidetzan antolatua. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: maiatzak 19.

Ikastaroa KZgunean Elgetako KZgunea

Maiatzaren 23tik 29ra bina orduko zazpi saio Elgetako KZgunean. Ordutegia izango da: 18:00-20:00. Gaia: Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia. Elgetako liburutegiak KZgunearekin lankidetzan antolatua. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: maiatzak 19.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»