2023/05/24 19:00

Hitzaldiak

"Petare. Miren Egigurenen puskak" liburuaren aurkezpen solasaldia, egilearekin.

"Petare. Miren Egigurenen puskak" liburuaren aurkezpen solasaldia, egilearekin.
Kulturateko Jokin Zaitegi gela, Arrasate

Leire Ibarguren Agirre  idazle azpeitiarrak joan den irailean kaleratu zuen “Petare. Miren Egigurenen puskak” liburua.

Aurretik “Laura esaten zioten” liburuan bezala, oraingoan, beste emakume baten biografia jasotzen du egileak, Miren Egigurenena, hain zuzen ere.

Egiguren 46 urtean bizi izan da Petare auzoan, Caracasen –duela bost itzuli zen Euskal Herrira–, eta Ibargurenek bildu ditu liburuan bidaniarrak urte horietan hango auzotarrekin egindako lana eta han izandako bizimodua.

Horretaz guztiaz mintzatzeko, solasaldia izango dugu liburuaren egilearekin, Edurne Epelde Pagolak gidatuta.  Epelde kazetaria da, Emagin elkarteko kidea eta “Gure genealogia feministak. Euskal herriko Mugimendu Feministako kronika bat” liburuko hiru sortzaileetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak