Kintelena janari dendari bultzada berri bat emateko herritarrentzat deialdia zabaldu dute.
Euskal dantzen emanaldia. Sarrera doakoa.
1-3 urte artekoendako saioa. Aurrez eman behar da izena, Bibliotekan.
Atzo eman zuten egitasmoaren berri. Oraingoz erakusketa bat eta liburutegiko interesgunea daude Elgetan. Martxoaren 29rako iragarri dute lehenengo astrotopaketa.
Jose de Azpiazu musika ekolako ikasleen kontzertuak.
Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta. Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko. IZEN-EMATEA HEMEN GOIAZ! 2023 LHren Azokaren baitan antolatutako hitzaldia. Aurrez, 16:30etatik 18:30etara Azoka bisitatu ahal izango da. Amaieran luntxa eskainiko da.
Martxoaren 29an, 17:30ean, Kuku Mikuren lokalean yoga haurrekin saioa egingo da Hazia Zentroko Annek gidatuta. Doakoa izango da eta izena emateko idatzi beharra dago kukumikuelkartea@gmail.com helbidera. Aforoa mugatua izango da. Oharrak: saioa gaztelaniaz izango da eta komeni da arropa erosoa eramatea. Haur bakoitzeko guraso bana joan beharko da.
Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, IkasDebagoienak, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte. ORDUTEGIA: MARTXOAK 29, ASTEAZKENA: 8:30-14:30 eta 16:30-18:30 MARTXOAK 30, OSTEGUNA: 8:30 – 14:30 Ordutegi horretan publiko guztiari zabalik egongo da Azoka. Ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorrentzat zabalik dago ekitaldia. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.
Debagoieneko Antzerki Plataformak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta Les Bobé Bobé taldearen sormen egonaldiaren bigarren zatia Espaloian. Hilaren 29ra arte luzatuko da. Hilaren 28an egingo dute irekiera ekitaldia.
'Euskal komikia 1975 urtetik' izeneko erakusketa egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Martxoaren 20tik 31ra. Gaur da inaugurazioa eta erakusketaren bisita gidatua Kike Infameeta Mikel Begoñaren eskutik egin ahal izango da. Gaurtik, itxi arte, egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.