Udalbiltzak Energia Gida egin du, eta aurkezpena egingo du. Mahai ingurua eta hitzaldia ere antolatu ditu.
Martxoko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko; Donostiatik mezua jasotzen dutenek, gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Aluekin zerikusia duten hainbat eremutan minak pilatzen dira. Minak elikatzen dituzten faktoreak identifikatuko dituzte tailer honetan, emakumeen bide zidorrak eraikiko dituzte euren errealitateetatik abiatu eta dituzten baliabideak erabiliz. Euskaraz. Irakaslea: Ara!Gorputz. Jone F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez. Martxoaren 17an eta 18an. Iraupena: 6 ordu. Matrikula: 5 euro.
Herrixan erosiz, eroso ta ponpoxo ekimenaren baitan, Jaiki elkartearen ikuskizuna egongo da Dagdatik hasita eta Herriko Plazan amaituz. Aretxarte merkatari elkarteak Aretxabaletako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekintza da, herriko kaleak girotzeko asmoz.
Kontalariak: Marta Alzate, euskaraz Martha Escudero, gazteleraz Sarrera: Dohain
Horrela hasi den dana, Disturbios en la fabrica, Autobus geltokia eta En el restaurante antzezlan laburrak eskainiko dituzte.
Mockers (Durango), Occhi Di Farfalla (Zarautz) eta Trini Fox (Azpeitia) taldeen kontzertua gaur gaztetxean. Sarrera: bost euro da; langabeek eta ikasleek, hiru euro.
Spielbergen haurtzaroari eta gaztaroari buruzko film erdi autobiografikoa. 150 minutuko iraupena. Sarrera bost euro.
'Los Fabelman' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Steven Spielberg. Iraupena: 151 minutu. Zazpi izendapen Oscar sarietarako. Sarrera da bost euro.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Elgetako Udalaren babesarekin antolatutako bigarren antzerki egonaldia Nerea Atxa artista arrasatearrak egingo du. Urdina lana landuko du: Maskulinitatearen eraikuntzan, hitzek, hitzen tonuek eta soinuek, keinuek eta jestuek, gorputz mugimenduek... haurrei txikitan ematen zaizkien objetuek, erropek, koloreek, etb, zein eragin duten maskulinitatearen eraikuntzan? Bi zatitan egingo du egonaldia: martxoaren 6tik 9ra eta 17tik 19ra.