Igor Elortza bertsolari durangarraren proiektu berria Anonyme Popular. Ikus-entzunezko bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak. Rafa Rueda musikaria izaten du ondoan ikuskizunetan. Sarrerek 8 euro (+gastuak) balioko dute eta otsailaren 4an (zapatua), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.
'Asterix y Obelix y el reino medio' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Guillaume Canet. Sarrera da lau euro.
Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia filma (Alemania, 2022, 76 min.) eskainiko dute Zaraia Aretoan. Sarrera: 3 euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako askotariko jolasak.
Dantza-tailer irekia Urtarrila eta otsaileko saioetan "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" proiektuko dantzak ezagutu eta lantzeko dantza-tailer irekiak egingo ditugu. Ez dira ohiko dantzaldiak izango. Laguntzailea: Elgetako Udala
'El triángulo de la tristeza' filma (Suedia, 2022). Zuzendaria: Ruben Östlund. Iraupena: 149 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro. (Canneseko zinemaldia: Urrezko Palma film onenari // Urrezko globoak: komedia film onenaren sarirako izendatuta).
Operación Fortune: El gran engaño filma (Amerikako Estatu Batuak, 2023, 114 min.) eskainiko dute Zaraia Aretoan. Sarrera: 5 euro.