Astelehena, urtarrilak 30



12:00

Pentsiodunen elkarretaratzea

Foruen plaza, Oñati | Elkarretaratzea

Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistak deituta.

Pentsiodunen elkarretaratzea Foruen plaza

Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistak deituta.


17:30

Udala Grant 2022 bekaren aurkezpena

Sancti Spiritus Unibertsitatea, Oñati | Aurkezpena

“Matxirulo, zure jaixa bukatu da! La militancia feminista de Oñati frente a las agresiones" izeneko lanaren aurkezpena (Oñatiko Udala Grant 2022). Itziar Altuzarra eta Amadeo Szpiga.

Udala Grant 2022 bekaren aurkezpena Sancti Spiritus Unibertsitatea

Matxirulo, zure jaixa bukatu da! La militancia feminista de Oñati frente a las agresiones" izeneko lanaren aurkezpena (Oñatiko Udala Grant 2022). Itziar Altuzarra eta Amadeo Szpiga.


18:30

EH Bilduren lan-saioa: Berdintasuna

EH Bilduko bilgunea, Oñati | Jardunaldia

Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: berdintasuna.

EH Bilduren lan-saioa: Berdintasuna EH Bilduko bilgunea

Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: berdintasuna.


18:30

Idazketa tailerra

Liburutegia, Oñati | Literatura

Idazketa tailerra Joxe Mari Iturralderekin.

Idazketa tailerra Liburutegia

Idazketa tailerra Joxe Mari Iturralderekin.


19:00

Txarri dantza ikastaroa

Torresoroa, Antzuola | Ikastaroak

Otsailaren 18an ospatuko dira inauteriak Antzuolan, eta ohi den moduan, dantza saioak izango du garrantzia. Besteak beste, txarri dantza egingo dute aurten, eta astelehenetan egingo dituzte entseguak.

Txarri dantza ikastaroa Torresoroa

Otsailaren 18an ospatuko dira inauteriak Antzuolan, eta ohi den moduan, dantza saioak izango du garrantzia. Besteak beste, txarri dantza egingo dute aurten, eta astelehenetan egingo dituzte entseguak.


19:00

Euskara eta krisi ekologia hizpide

Kulturateko Jokin Zaitegi gela, Arrasate

Urtarrilaren 30ean, Euskara eta krisi ekologikoa ardatz izango dituen hitzaldia egingo da Kulturaten, AED elkarteak antolatuta. Hitzaldia Sukar Horia kolektiboko kideek eskainiko dute, krisi ekologikoaren eta klima larrialdiaren inguruan kontzientzia pizteko eta lan egiteko helburua duen talde ekologistak. Hasiera batean, euskarak eta ekologikoak amankomunean gutxi dutela pentsa daitekeen arren, Sukar Horia kolektiboko kideek oso bestelako ikuspegia emango digute. Euskararen biziberritzeak edan al dezake ekologismotik? Eta euskalgintzak mugimendu ekologista elikatu? Edota, ze etorkizun izan dezake euskarak gizarte kolapso batean? Ze aukera, ze arrisku? Sukar Horia kolektiboko kideek ekarriko dizkigute erantzunak AEDk urtarrilaren 30erako antolatutako Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldira. Saio honekin, Euskara Zubi zikloari emango dio hasiera AEDk. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan hasita.

Euskara eta krisi ekologia hizpide Kulturateko Jokin Zaitegi gela

Urtarrilaren 30ean, Euskara eta krisi ekologikoa ardatz izango dituen hitzaldia egingo da Kulturaten, AED elkarteak antolatuta.

Hitzaldia Sukar Horia kolektiboko kideek eskainiko dute, krisi ekologikoaren eta klima larrialdiaren inguruan kontzientzia pizteko eta lan egiteko helburua duen talde ekologistak.

Hasiera batean, euskarak eta ekologikoak amankomunean gutxi dutela pentsa daitekeen arren, Sukar Horia kolektiboko kideek oso bestelako ikuspegia emango digute. Euskararen biziberritzeak edan al dezake ekologismotik? Eta euskalgintzak mugimendu ekologista elikatu? Edota, ze etorkizun izan dezake euskarak gizarte kolapso batean? Ze aukera, ze arrisku?

Sukar Horia kolektiboko kideek ekarriko dizkigute erantzunak AEDk urtarrilaren 30erako antolatutako Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldira. Saio honekin, Euskara Zubi zikloari emango dio hasiera AEDk. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 19:00etan hasita.


19:30

'Todos lo hacen' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

"Todos lo hacen" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Martin Cuervo. Iraupena: 99 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.

'Todos lo hacen' filma Zinema aretoa

"Todos lo hacen" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Martin Cuervo. Iraupena: 99 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.



18:00
20:00

'Habitat', ezkutatu diguten historia'

Kultura etxea, Oñati | Euskaraldia

Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.

'Habitat', ezkutatu diguten historia' Kultura etxea

Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.



18:00
20:00

Oinarrizko Internet ikastaroa

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.

Oinarrizko Internet ikastaroa Elgetako KZgunea

Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.

Herriak

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Otsaila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28          

Urte osoko agenda ikusi »»