Haurrentzat (6 urtetik gorakoak) eta familientzat bereziki egokitutako ibilbide espeleoturistikoa da. Bertan, 53. galeriako historiaurreko animalien erreplikak ikusi ondoren, eta pasabidea albo batera utziz, kobazuloa bere egoera naturalean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. (Iraupena 2 h eta 30 min). Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus.
Katekesian parte hartzen duten familiendako, hileko azken domekan.
Arrasate Musikaleko bandaren emanaldia.
Udalak antolatuta Pintxo Eguna izango da domekan, Elgetan. Lau taberna edo jatetxek hartuko dute parte: Bolatoki, Haizea, Lola eta Maialde. Euro eta erdiko prezioan eskainiko dituzte pintxoak 12:30etik 14:30era. Bien bitartean Jainaga eta Narbaiza trikitilariak ibiliko dira kalea girotzen. Parte hartzaileendako sariak ere izango dira. Pintxoaren osagaiak asmatzen dituztenen artean 20 euroko bono zozketatutako da dagokion tabernan gastatzeko.
'Los buscamundos' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Samuel Torneux. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da lau euro.
Bi saio egongo dira, lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 19:00. Antzezlana euskaraz izango da, sarrera doan eta ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzako. Antzezlana, berriz, hiru sketch-etan banatzen da, eta ikuslea, sketch batetik bestera, ibilbide bat eginez joango da. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, baina ikusleengan harridura sortuz.
Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proposamenaren jendaurreko aurkezpen dantzaldia, Alboka folk taldearen eta Iker Allurren musikarekin.
'Euskal Herriko plazetarako dantza berriak' proiektuaren jendaurreko aurkezpena. Musika zuzenean: Alboka taldea Iker Allur Antolatzaileak: Gipuzkoako dantzagunea Dantzan Ikasi Herrixa Dantzan Laguntzailea: Elgetako Udala
Arrasateko Txorbela otxotearen kontzertua gaur, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrenean. Zuzendaria: Xabier Barriola. Abesbtza: Izazpe Abesbatza. Oragano jotzailea: Aitor Olea. Sarrerak salgai daude Txokolotaixan eta udal webgunean bost eurotan.
Toti Martinez de Lezearen testuak Gorka Hermosak konposatutako doinuekin musikatuko dira, Edurne Zabaloren klarinete soinuekin batera.
Zinema-ziklo feministaren barruan 5 lobitos filma emango dute kultura etxean. Zinhezba elkarteko kideek dinamizatuko dute.
'Un año, una noche' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Isaki Lacuesta. Iraupena: 120 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.