Aurreko edizioetako orientazio ikastaroari jarraipena eman, eta sakontze ikastaro labur bat proposatzen da. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak gogoratuko ditugu lehenengo saioan, eta praktikara eraman, bigarren eta hirugarrenean, mendian autonomia osoz eta geure buruarekiko konfiantzaz gozatu ahal izateko. Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan. Irakaslea: Patri Espinar. Euskaraz. Iraupena: 16 ordu. Matrikula: 10 euro. Datak eta ordutegia: Urriak 28, 17:00-20:30; azaroak 5, 9:30-18:00 eta azaroak 6, 9:30-13:30
24 euro pertsonako, material guztia eta euskarazko makrame gida barne. Izenak emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Cia Coriolisesen lana, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen 26. Mostraren baitan. Sarrerak, zortzi euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.