Aurreko edizioetako orientazio ikastaroari jarraipena eman, eta sakontze ikastaro labur bat proposatzen da. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak gogoratuko ditugu lehenengo saioan, eta praktikara eraman, bigarren eta hirugarrenean, mendian autonomia osoz eta geure buruarekiko konfiantzaz gozatu ahal izateko. Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan. Irakaslea: Patri Espinar. Euskaraz. Iraupena: 16 ordu. Matrikula: 10 euro. Datak eta ordutegia: Urriak 28, 17:00-20:30; azaroak 5, 9:30-18:00 eta azaroak 6, 9:30-13:30
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.