Urriaren 27an eta 28an “Oñatiko Unibertsitatea” II. Arkeotopaketa ospatuko da Oñatin. Ekimenak Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udalak/Arrikrutzeko Kobak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea du helburu, eta ondarea bera ezagutzeaz gain gizartean zabaltzea. “Oñatiko Unibertsitatea”ren bigarren edizio honetan, Oñatin, hainbat ikerlari bilduko dira "Euskal Historiaurrea: eguneratzea eta etorkizuneko erronkak” gaia aztertzen.
Escape room-a izango da udaletxe zaharrean Gaba Baltza girotzeko: 17:15. 9 eta 14 urte bitartekoak. 18:15. 15 urtetik gorakoak. 19:15. 15 urtetik gorakoak.
Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu ditu Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezkoak. Doan.
Lur Korta ipuin kontalaria etorriko da gaur haur liburutegira eta sei urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa egingo du. Ostegun Kontalariak ekimenaren aurtengo lehen saioa. Gonbidapenak hilaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira liburutegian.
Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu ditu Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezkoak.
'Mass' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Fran Kranz. Iraupena: 110 minutu. Sarrera: bost euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.