Urriaren 27an eta 28an “Oñatiko Unibertsitatea” II. Arkeotopaketa ospatuko da Oñatin. Ekimenak Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udalak/Arrikrutzeko Kobak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea du helburu, eta ondarea bera ezagutzeaz gain gizartean zabaltzea. “Oñatiko Unibertsitatea”ren bigarren edizio honetan, Oñatin, hainbat ikerlari bilduko dira "Euskal Historiaurrea: eguneratzea eta etorkizuneko erronkak” gaia aztertzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.