Urriko irteera prest du Elgetako mendi taldeak. Altzaniako mendilerroak alde batean Asparrena du eta bestean Zegama. Lezeko kobazulotik abiatuko dira elgetarrak, eta helburua Arbarain eta Irumuga izango dira. Bihar da izena emateko azken eguna.
Natur Eskolak antolatutako Ibailagun astearen barruan, ibilaldia gaur: 'Oñatiko indarretxeak 100 urte ibilaldia, Araotzetik Olatera'. Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua erabiliko dute; 08:30ean elkartuko dira San Lorentzoko autobus geltokian.Hamargarren jardunaldiak dira aurtengoak.
Txango gidatua Arantzazutik Gomiztegi artzain eskolara, gazta dastatzera. Ibilbidearen luzera: zortzi kilometro. Prezioa: sei euro. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: 943 78 28 94, 699 33 51 83 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus
09:00etan, Mendi ibilbide gidatua: Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartza 09:30ean, Mendi ibilbide gidatua Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira 10:00etan, Mendi ibilbide gidatua: Murugain, dragoiaren bidetik. 10:00ean, bizikletan ibilbide gidatua, Vasco-Navarro bide berdetik, Eskoriatzatik Arrasatera 10:30ean, Espeleoarrikrutz, Arrikrutzen 11:00etan, trikitixa eskolako taldearen kalejira 12:00etan, bisita gidatua Gatz museora 12:30ean, Herrixa Dantzan dantzaldia, bailarako arrabitariekin 16:30ean, bisita geologikoa: Arrasate harribitxia, erdigunean 18:00etan, Jule kale antzerkia. Biteri plazan.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak urteroko irteera egingo du Gernikako azokara. Urriko azken astelehenean, noski. Izen-ematea domeka honetan izango da, 11:00etatik 12:30era Ozkarbi elkartean. Prezioa da 30 euro.
Programazioaren aurkezpena, mikro irekiak eta Txitxi-Zotz.
Dantzaldi berezia, bailarako arrabitari taldearekin. Euskal Herriko eta Europako doinuekin dantzan, Patxi Monterok gidatuta.Puntaik-punta jaialdia 2022
'Izurde mutikoa', animaziozko lana. Mohammad Kheyrandishek zuzendutako film errusiarra da, publiko guztientzat egokia. Iraupena: 90 minutu. Sarrera da lau euro
Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrenaren barruan, kontzertua egingo du gaur Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen Suhar abesbatzak, Euskal Herriko korua, gizonez ahotsez osatua. Diskoaren aurkezpena egingo du gaur Oñatin.
'Argentina 1985' filma (Argentina, 2022). Zuzendaria: Santiago Mitre. Iraupena: 140 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)