Kantsatzeke mendi taldeak Altzaniako mendietara egingo du irteera domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 12a, 09:00

Kantsatzeke mendi taldeak irailean Urbasara egindako irteera. (Argazkia: Kantsatzeke)

Urriko irteera prest du Elgetako mendi taldeak. Altzaniako mendilerroak alde batean Asparrena du eta bestean Zegama. Lezeko kobazulotik abiatuko dira elgetarrak, eta helburua Arbarain eta Irumuga izango dira. Bihar da izena emateko azken eguna.

Kantsatzeke mendi taldeak prest du urriko irteera. Iraileko irteera Urbasara egin zuten eta urrian Altzaniako mendilerrora egingo dute.  "Hasi Lezeko kobazulotik egingo gara, tipi-tapa, tipi-tapa, aldapan gora. Ibilbidean zehar hainbat tontor pasako ditugu, baina, gure helburua Arbarain edo Irumuga izango da. Izenak dioen moduan hiru lurraldek egiten dute muga bertan: Arabak, Gipuzkoak eta Nafarroak".

Izen-ematea zabalik

Taldea 08:00etan abiatuko da autoetan Elgetatik. Antolatzaileek iragarri dute lau bat orduko mendi buelta izango dela. Izen-ematea bihar, eguena, amaituko da. Interesatuek ohiko bideak erabili behar dituzte: Facebook profila, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoa edo 690 74 00 56 (Whatsapp).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak