Egoarbitzako herri basoa auzolanean garbitzeko deia. Ahal dela erreminta eramateko eskaera egin dute –sasi-garbitzeko makina eta abar–. Hamarretakoa Udalak jarriko du. Taldea 08.30an elkartuko da Mendizaleen Plazan.
VIII. San Martin pilota txapelketako partiduak jokatuko dituzte bihar, martitzena, 10:00etan hasita. Infantilen eta alebin lehiak izango dira: guztira, bederatzi partidu.
Aramailur kontsumo taldeak antolatuta ezkur-jana egingo dute. 10:30ean ezkur kafea izango dute; ondore, Salaberriko agestoira joango dira ezkurrak batzera; Azkoagan, dastatzea eta solasaldia egingo dute. Asier Bastarrika eta Leire Albisu izango dira hizlariak.
Mendietan eolikorik ez jartzeko eskatzeko. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Bergarako, Elgoibarko, Soraluzeko, Urretxu-Zumarragako, Zizurkilgo eta Usurbilgo hainbat talde elkartuko dira.
Itzulpenaren egile Iñaki Alegria ekitaldian egongo da, Mikel Zinkunegi internazionalista lagun duela, Angiolillo Liburutegiak gonbidatuta.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)