Xalbadorpe elkarteak egun osoko irteera antolatu du Ordiziara.
Arantzazulabeko zuzendari Naiara Goiak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Izpiliku Kosmetika Naturaleko kideekin, Lorabarri Astearen baitan.
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailetako neska-mutikoendako, Aidau haurrez zerbitzuaren eskutik. Labegaraietaraino joango dira.
"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko" izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dute. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dituzte, eta, ondoren, iradokitzen dituzten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko dituzte. Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 10 euro. Irakaslea: Luciana Alfaro. Jabetze Eskolaren barruan.
Zazpi film laburrek osatzen dute Bost teilatu lan kolektiboa. Elgetako udaletxeko areto nagusian ikusteko aukera izango da. Elgetako Udalak eta Udalbiltzako Geuretik Sortuak egitasmoak elkarlanean antolatua. Sarrera doan.
'Maiatza feminista'-ren baitan egingo du berba, Bergarako Sortuk gonbidatuta.
Aitor Pescadorrek egingo du berba, Zuztarrak Errotuz hitzaldi zikloaren baitan.
'Urak aske' izeneko dokumentala. Gioia eta zuzendaritza: Bego Zubia. Ondoko zuzenaria: Imma Alvarez. Zuzendari artistikoa: Miren Gojenola. Pixel ekoiztetxearen eta Elhuyarren produktua. Gipuzkoako Aldundiko ingurumen saileko Gnat Zinema egitasmoaren barruan. Doan da. Ez da sarrerarik hartu behar, aforoa bete arte.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbati batu dituzte Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak, eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak. Ikusgai, maiatzaren 13ra arte.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.