09:00etan, txistularien goizeresia 09:30ean, orientazio proba 11:00etan, herriko artisauen azoka 12:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza, eta ostean, auzoko emakumeendako luntxa 14:30ean, auzo bazkaria 16:30ean, mus txapelketas 18:00etan, Oñatzen dantza erakustaldia 18:30ean, txorimaloen eta erraldoien kalejira 19:00etan, Keiaren kontzertua 22:00etan, karaokea
Eskola-umeek orientazioa mendian bertan praktikatzeko eta norberak mapa eta iparorratzaz dituen trebeziak erakutsi ahal izateko, Eskolarteko VI. Orientazioko Lehiaketa´22 antolatu du Gipuzkoako Orientazio Taldeak. Lau probek osatuko dute eta ez da podiumik egongo. Laugarren eta azken proba Oñatin egingo dute gaur.
Horiek ezagutzeko eta biltzeko aukera, Lorabarri Astearen baitan. Ostean, kozinatu egingo dira Clara Gutierrezekin, eta bukatzeko, dastatu.
UDAk gonbidatuta lau talde elkartuko dira Adeitasun Torneoa jokatzeko. Hona hemen partiduak: 11:00: Reala-Eibar eta Alaves-Athletic. 11:45: Reala-Alaves eta Eibar-Athletic. 12:15: Reala-Athletic eta Eibar-Alaves.
Gipuzkoako erroten egunaren barruan Elorretako errotara bisita egingo da. 12:00etatik 14:00etara esku errotak erabili eta ogi orea egiteko tailerra egingo da. Horretarako izena emateko epea: maiatzaren 4a izango da. ibarraundi@eskoriatza.eus helbidean. Adina: 4-12 urte. 12:30ean, Bisita gidatua (Euskaraz)13:00etan, Visita guiada (Castellano)
Batzokia eraberritu ostean inauguratu egingo dute. 12:00: ekitaldi politikoa Joseba Egibarrekin. 12:30e: mokadutxoa eta ate irekiak. 14:30: alderdikideen bazkaria.
Malabareak eta magia uztartuko ditu Xabi Larrea zirkoko aktoreak, pin pong-eko pilotak manipulatzeko teknikak erabilita. Sarrera: 3 euro.
Bertsoak eta arte-diziplina ezberdinak batuta sortutako eta hamar piezekin osatutako eRRe: aldarri bat bertsoz ikuskizuna eskainiko dute Haizea eta Oihana Arana ahizpa eskoriatzarrek, Leire Vargasek eta Aner Peritzek. Sarrera: 5 euro.
'Alcarrás' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Clara Simón. Iraupena 120 minutu. Berlingo zinemaldiko film onena. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Almudena Maesoren bilduma, maiatzaren 8ra arte ikusgai.
Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbati batu dituzte Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak, eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak. Ikusgai, maiatzaren 13ra arte.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.
Zapatu zein domekan, Jose Mari Iturberen gidaritzapean, Akinabei errota martxan ikusteko aukera izango da. Bi egunetan goizeko 10:00etatik 14:00tara (ordubetero bisita gidatuak egingo dira).