Landare, hazi eta loreak salgai goizean plazan egingo den zuhaitz azokan. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Oñatiko Udalak eskainitako Jabetze Eskolaren egitarauaren barruan antolatutako saioa. Ikastaroan, norberak erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dituzte, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. Irakaslea: Patri Espinar (euskaraz).
Korrikako materiala saltzen egongo den postua jarriko dute gaur plazan. Arropak ez ezik, txapak eta petoak ere izango dituzte; Korrika laguntzaile egiteko aukera ere egongo da.
Ixadebalde merkealdien azokaren baita hamaika merkatarik postuak jarriko dituzte denden aurrealdean. Ordutegia: 10:00-14:00.
Debagoieneko Antzerki Plataformaren eskutik, eta Egoitz Aizpurua oñatiarra irakasle lanetan. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-18:00.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Saharar herriaren eguna (otsailak 27) eta Emakumearen Nazioarteko Eguna (martxoak 8) ospatzeko jardunaldi kulturala.12:00 – Hitzaldia eta mahai ingurua, kultur etxean. Giza eskubideak Mendebaldeko Saharan.16:00 -Kontzertua, Plaza.
Juanjo Martinez mediku zirujauak egingo du berba. Irekia.
Izan Bidea bola-jaurtiketa jokatuko da Aretxabaletako Sarek antolatuta, Gari Atxabaltara leloarekin. 12:30ean hasiko da, eta izena emateko ordubete lehenago irekiko dute –izenematea: 5 euro–.
Emakumeen bazkaria eta poteo musikatua segidan Bargastak talde feministak antolatuta Martxoak 8 egunari begira.
'4 chicos y esto' filma (Erresuma Batua, 2020). Zuzendaria: Andy De Emmony. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da lau euro.
Teatro Paraisoren eskutik, umeendako. Sarrerak, hiru euro.
Geuretik Sortuak ekimenaren baitan, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreekin. Sarrerak, zortzi euro.
'Coda. Los sonidos del tiempo' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Sian Heder. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da bost euro.
Metrokoakroka sormen laborategiaren lana da 'Bidaide' antzezlana. Aktoreak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe” eta Mikel Ugarte. Zuzendaritza: Idoia Beratarbide eta Iraia Elias. Udalbiltzaren Gueurtik Sortuak proiektuaren barruan.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.