Oñatiko Udalak eskainitako Jabetze Eskolaren egitarauaren barruan antolatutako saioa. Ikastaroan, norberak erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dituzte, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. Irakaslea: Patri Espinar (euskaraz).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.