Pentsio duinak eskatzeko herriko hainbat pentsiodunek eta erretiratuek deitutako elkarretaratzea
Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Dinamizatzailea: Joxemari Iturralde. Lantegian ikasiko diren hainbat gai: Trikimailuak literaturaren munduan murgiltzeko, Nola irakurri testu bat, nola jakin literatura den ala ez, Nola hasi idazten gure lehen testuak, Nondik hasi, nola, zer kontatuz, Teknikak, generoak eta azpigeneroak, pertsonaiak, estiloak, ikuspuntuak, Eszena bat deskribatuz, Pertsonaia bat sortuz, Elkarrizketa bat eraikiz, Literatur liburu eta idazle ospetsuek emandako lezioak, Ariketa praktikoak, Literatura ikasbide bat da, bizitzeko modu bat
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte. Beñi Agirre izango da gidaria. Nabarralde elkartearekin batera antolatutako bisita. Gaur da azken eguna erakusketa ikusteko.
Datorren astelehenean, urtarrilak 31, Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker kaleratutako azkeneko bi liburuen aurkezpen ekitaldira gonbidatzera gatoz gaurkoan. Pasa den abenduaren 11n, Donostiako udal liburutegian aurkeztu genituen bekari esker ondutako azkeneko bi lanak: Garazi Ugaldek euskaratutako Louise Glücken Basairisa eta Xabi Payak ondutako Bob Dylan-100 kantu bilduma. Hala, bi poesia lanok Arrasaten aurkezteko parada izango da astelehenekoa, 19:00etan hasita, Kulturaten. Ekitaldian, Ugalde eta Paya itzultzaileek ez ezik, Bob Dylanen kantuen itzulpenean lagundu duen Joxerra Garzia irakasle eta idazleak ere parte hartuko du, euskarara ekarritako zenbait kantu eskainiko dizkigularik gitarrak lagunduta. Elkarrek argitaratutako bi liburuak eskuratzeko aukera ere egongo da.
'En un muelle de Normandia' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Emmanuel Carrère. Iraupena: 107 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Uberto Pasolinik zuzendutako Cerca de ti (Erresuma Batua, 2020, 96 min.) filma eskainiko dute helduendako. Sarrera: 4 euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.