Datorren astelehenean, urtarrilak 31, Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker kaleratutako azkeneko bi liburuen aurkezpen ekitaldira gonbidatzera gatoz gaurkoan. Pasa den abenduaren 11n, Donostiako udal liburutegian aurkeztu genituen bekari esker ondutako azkeneko bi lanak: Garazi Ugaldek euskaratutako Louise Glücken Basairisa eta Xabi Payak ondutako Bob Dylan-100 kantu bilduma. Hala, bi poesia lanok Arrasaten aurkezteko parada izango da astelehenekoa, 19:00etan hasita, Kulturaten.
Ekitaldian, Ugalde eta Paya itzultzaileek ez ezik, Bob Dylanen kantuen itzulpenean lagundu duen Joxerra Garzia irakasle eta idazleak ere parte hartuko du, euskarara ekarritako zenbait kantu eskainiko dizkigularik gitarrak lagunduta. Elkarrek argitaratutako bi liburuak eskuratzeko aukera ere egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.