Gurutze Gorriak Olazar Jubilatuen elkartearekin eta Murgibe eta Emakunderekin elkarlanean antolatutako tailerra da. Saioa: Gazteleraz.
Porrotx eta Marimotots pailazoak eskaintzekoa ziren Amaren intxaurrak emanaldia atzeratu egin dute urtarrilaren 21era –17:00ak eta 19:00ak–. Orain erositako sarrerek urtarrilerako ere balioko dute.
Lope Agirreri buruz Olaitturri kultura elkarteak abendurako antolatu dituen ekitaldietan hirugarrena. ''Euskaldunak eta Ameriketako merkataritza" da hitzaldiaren izenburua eta Jose Antonio Azpiazu Elorza (Legazpi, 1944) historialaria da hizlaria.
Parte-hartze irekia izango da.
Kubari buruzko informazioa, zortzi paneletan jasota. Ikusgai, hilaren 31ra arte. Ordutegia: 17:00-20:00.
Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Ana antzokiko sarreran. Abenduaren 18tik 24ra.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).