Pentsio duinak eskatzeko deitutako elkarretaratzea.
Hariaraba in the Mapping jaialdiaren barruan egingo duten ekitaldia izango da. Kaxa bat amets bat instalazioarekin haurrek esperimentatzeko aukera izango dute. 16:15ean 2-3 urtekoen txanda izango da, eta 17:45ean 4-5 urtekoena. Udaletxean eman behar da izena.
Nerea Mendizabal adituaren eskutik, txikiekin komunikatzeko kakoak lantzeko aukera.
Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Aretxabaletan euskara sustatzeko ekintzak aurrera eroateko batzordea eratu gura dute eta horretarako batzarra egingo da. Interesa duen edonorendako dituzte ateak zabalik.
Bergarako Sorturen eskutik.
'Erase una vez en Euskadi' filma (2021) Zuzendaria: Manu Gomez arrasatearra. Iraupena: 100 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.